Turismo jasangarria Gipuzkoan: erronkak eta aukerak
Autoría: Ana Belén Sánchez (txostenaren koordinatzailea)
Nº: 90*/2017
05-03-2018
Txosten hau GFAk 2015-2019 eperako jasoa duen helburu estrategikoa lortzera begira GFAko bertako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak garatu dituen ekimenen barnean kokatzen da. Izan ere, helburu estrategiko horrek honakoa jasotzen du: “turismo eredu jasangarri eta ordenatua sortzea, enplegua eta aberastasuna sortzen lagunduko duena, modu orekatuan eta Lurralde osoan zehar banatuta, masifikaziorik gabe, eredu kulturalak bulgarizatu eta estandarizatu gabe, beste kultura, hizkuntza eta balio batzuk ezagutzeko bidea irekiz”. Lantegi honetan, Alternativas Fundazioaren laguntza izan du Departamentuak.